Nor naiz ni? 2007-03-28 GTM 1 @ 14:29
txomin1980 —Galdera ona... Hala ere erantzuna, oso zaila.
Nola deskribatu zure burua hitz gutxi batzuetan?? Ez da oso erreza baina orri honekin hasteko, lehendabizi, nire burua aurkeztu beharko dut.
Norbait mundu hontan barrena sartzeko ausardia balu jakin dezala zer nolako tokian murgilduko den, obe esanda, noren buruan murgilduko den, hau baita Txomin-en buruan sartzeko era bat, hemen agertzen bait dira Txomin-en ametsak, beldurrak, irrikak eta itxaropenak...
Guzti honengatik, nire munduan sartzeko prest baldin bazaude euki kontutan ez dela bidai xamurra izango. Baliteke egun batzuk aspergarriak izatea, beste batzuk alaiak eta beste batzuk aldiz tristeak...
Ez izan beldurrik, bihotz onekoa naz, alaia eta jatorra.
Esaten dute irudi batek mila hitz baina gehiago esaten dutela, horregaitik, nire estekan 33 irudi jarri ditut. Bizitzako 33 momentu, 33 nanosegundu, 33 bizipen, 33 oroimen...
Ni Txomin naiz.
http://txomin1980.spaces.live.com/photos/cns!A9B1630476270261!108/
Hasiera 2007-03-27 GTM 1 @ 14:36
txomin1980 —Egunon Bizkaia!! Hau da hau egun ederra. Udabarriko lehen egun hauetan euritan blai gaudela, jaio da Txomin-en mundua.
Lehen pausuak beti zailak izaten dira, dena berria, dena hotz. Ideiak buruan bueltaka dabilz eta atzamar puntekin, azken hauek, blog barruan islatzen dira.
Lehendabiziko urratsa emanda dago.
Hurrengoak laster etorriko dira...
Ongi etorri Txomin-en mundura.

Zabaldu
del.icio.us